Entradas

IKASTAROAREN BALORAZIOA

Kaixo! Ikastaroa bukatzear dagoenez, hemen hausnarketa txiki bat. Ikastaroko gaia oso interesgarria iruditzen zait, azken finean espazioarekin eta honen antolakuntzarekin ere ikasten dugu, eta betidanik ahaztutako gai bat izan da. Erabili ditigun trenak oso baliogarriak iruditu zaizkit, ez bakarrik ikastarorako, baizik eta denbora luzez mantentzeko. Modu honetan besteen ekarpenak, ideiak... ikusteko aukera izango genuke. DAFO-a nahiz eta ez ezagutu, hausnarketak laburbiltzeko oso tresna interesgarria iruditu zait. Beste alde batetik, ikastaroan ikusi ditudan ideiak, espazio antolaketa desberdinak, esperientziak... oso erakargarriak iruditu zaizkit. Den-denak balio izan zaizkit ideia desberdinak hartzeko eta eskolan komentatzeko. Denbora aldetik ere, ikastaroan bakoitzaren erritmoa errespetatu izan da, eta eskertzekoa da, azken finean lanean gaude gure bizitzaz aparte, eta gure denbora antolatzeko aukera izatea oso garrantzitsua iruditzen zait. Bukatzeko, esan beharra dauka
Imagen
HAUSNARKETATIK EKINTZARA! 2017-2018ko ikasturtean, Victor Tapia eskolako Haur Hezkuntzako irakasleok hainbat proiektutan murgilduta gaude: proiektuen bidezko irakaskuntza, sexuen heziketan oinarritutako proiektua… Buru belarri gabiltza aldaketa hauekin eta denbora aldetik justu xamar gabiltza. Ikastaroarekin hasi  nintzenetik gauza oso interesgarriak ikusi izan ditut, eta espazioaren antolaketari buruzko ziklo bilerak egin ondoren erabaki desberdinak hartu ditugu. Lehenengo eta behin zirkulazio librean murgiltzen hasiko gara (bi eta hiru urteko gelak alde batetik, eta lau eta bost urteko gelak beste alde batetik). Lau eta bost urteko tutoreak elkartu ginenean, txokoak geletan nola banatu adostu genuen eta kurtso bukaeran, materiala ondo aztertuko dugu: egokia den ala ez, bi eta hiru urteko geletan dagoen materiala ikusita ildo bat jarraitzea, ea aniztasunari erantzuten duten edo ez, material neutroa…Hemen lan handia daukagu, material asko daukagulako baina inolako log
KAIXO! BUELTAKA ETA BUELTAKA IBILI ONDOREN, HEMEN DAUKAZUE NIRE INFOGRAFIA!!! KOSTATA BAINA PREST! ESPERO DOT ZUEN GUSTOKOA IZETEA! NERE. 

DAFO

DAFO Hemen daukazue gure eskolaren inguruko hausnarketa DAFO tresna erabiliz.   INDARGUNEAK - Eskola mailan lan egiten dugunon jarrera positiboa. - Irakasleon ideiak aurrera eramateko askatasun osoa. - Maila bakoitzeko lerro bakarra.  - Gelak oso handiak eta materiala da.  - Familien parte hartze handia. AHULEZIAK - Eskola mailan lan egiten duten gutxi batzuen inplikazio falta. - Geletan altzari asko,  espazioa murriztuz.  -  Haur Hezkuntzako patioa, estalpean dagoena, oso txikia.  - Formakuntzaren beharra hainbat arldeditan.  AUKERAK - Eskola mailan espazioaren berrantolaketa egiteko askatasuna. - Formakuntza jasotzeko aukera desberdinak. - Familien laguntza espazioen berrantolaketa aurrera eramateko.  - Haur Hezkuntzan zirkulazio librea egiteko aukera.   ARRISKUAK - Irakasle gutxi batzuen interes falta. - Soberan dauden altzari guztiak gordetzeko espazio falta. 

AURKEZPENA

Imagen
5 URTEKO GELA: ESPAZIOAREN ANTOLAKETA Hemen aurkezten dizuet gure 5 urteko gela! Apurka-apurka zirkulazio librean murgiltzen hasi gara! PLASTIKA TXOKOA            Plastika txokoan material mordoa daukagu: errotulkiak, margoak, artaziak, puntzoia, tenpera... Iturria                                         txokoan bertan daukagu materiala modu autonomoan garbitzeko. MATEMATIKA TXOKOA   Txoko honetan, matematika lantzeko material manipulatiboa daukagu. HIZKUNTZA TXOKOA Hizkuntza txokoan letrekin jolasean ibiltzen gara: inprenta, arbel magnetikoak... ERAIKUNTZA TXOKOA  Eraikuntzak egiteko material desberdina daukagu, gehien gustatzen zaiena kartoizko kutxekin ibiltzea da. Puskatzen direnean etxetik gehiago ekartzen dituzte, haiek arduratzen dira.  JOLAS TXOKOA Jolas txokoan, jolas sinbolikorako materiala daukagu. Orain, laborategiko proiektua egiten hasi garenez, laborategiaren itxura hartzen hasi da!  LIBURUTEGI TXOKOA
KAIXO! NERE NAIZ ETA LAGUARDIAKO VICTOR TAPIA ESKOLAN LAN EGITEN DUT. IKASTURTE HONETAN BOST URTEKO GELAN NAGO. LASTER GELAKO ARGAZKIAK IGOKO DITUT!