IKASTAROAREN BALORAZIOA

Kaixo!

Ikastaroa bukatzear dagoenez, hemen hausnarketa txiki bat.

Ikastaroko gaia oso interesgarria iruditzen zait, azken finean espazioarekin eta honen antolakuntzarekin ere ikasten dugu, eta betidanik ahaztutako gai bat izan da.

Erabili ditigun trenak oso baliogarriak iruditu zaizkit, ez bakarrik ikastarorako, baizik eta denbora luzez mantentzeko. Modu honetan besteen ekarpenak, ideiak... ikusteko aukera izango genuke.
DAFO-a nahiz eta ez ezagutu, hausnarketak laburbiltzeko oso tresna interesgarria iruditu zait.

Beste alde batetik, ikastaroan ikusi ditudan ideiak, espazio antolaketa desberdinak, esperientziak... oso erakargarriak iruditu zaizkit. Den-denak balio izan zaizkit ideia desberdinak hartzeko eta eskolan komentatzeko.

Denbora aldetik ere, ikastaroan bakoitzaren erritmoa errespetatu izan da, eta eskertzekoa da, azken finean lanean gaude gure bizitzaz aparte, eta gure denbora antolatzeko aukera izatea oso garrantzitsua iruditzen zait.

Bukatzeko, esan beharra daukat nire lanaren  eta besteen lanaren inguruko hausnarketa edo iritzi gehiago espero nituela, adibidez, gure eskolako espazioaren antolaketaren inguruko iritziren bat, zer aldatu beharko genuke espazio hori hobeto funtzionatzeko...

Eskerrik asko denori zuen bizipen eta ekarpenengatik! Plazer bat izan da!


Comentarios

Entradas populares de este blog

AURKEZPENA

DAFO