AURKEZPENA


5 URTEKO GELA: ESPAZIOAREN ANTOLAKETA


Hemen aurkezten dizuet gure 5 urteko gela! Apurka-apurka zirkulazio librean murgiltzen hasi gara!

PLASTIKA TXOKOA


           Plastika txokoan material mordoa daukagu: errotulkiak, margoak, artaziak, puntzoia, tenpera... Iturria                                         txokoan bertan daukagu materiala modu autonomoan garbitzeko.


MATEMATIKA TXOKOA 

 Txoko honetan, matematika lantzeko material manipulatiboa daukagu.

HIZKUNTZA TXOKOA


Hizkuntza txokoan letrekin jolasean ibiltzen gara: inprenta, arbel magnetikoak...

ERAIKUNTZA TXOKOA

 Eraikuntzak egiteko material desberdina daukagu, gehien gustatzen zaiena kartoizko kutxekin ibiltzea da. Puskatzen direnean etxetik gehiago ekartzen dituzte, haiek arduratzen dira. 

JOLAS TXOKOA

Jolas txokoan, jolas sinbolikorako materiala daukagu. Orain, laborategiko proiektua egiten hasi garenez, laborategiaren itxura hartzen hasi da!

 LIBURUTEGI TXOKOA


Liburutegian liburu desnerdinak ditugu eta noizean behin eskolako liburutegira goaz gure liburuak berriztatzen.

KORROA


Denak elkarrekin egoteko espazioa da. 

Comentarios

Entradas populares de este blog

DAFO