HAUSNARKETATIK EKINTZARA!


2017-2018ko ikasturtean, Victor Tapia eskolako Haur Hezkuntzako irakasleok hainbat proiektutan murgilduta gaude: proiektuen bidezko irakaskuntza, sexuen heziketan oinarritutako proiektua… Buru belarri gabiltza aldaketa hauekin eta denbora aldetik justu xamar gabiltza.

Ikastaroarekin hasi  nintzenetik gauza oso interesgarriak ikusi izan ditut, eta espazioaren antolaketari buruzko ziklo bilerak egin ondoren erabaki desberdinak hartu ditugu.
Lehenengo eta behin zirkulazio librean murgiltzen hasiko gara (bi eta hiru urteko gelak alde batetik, eta lau eta bost urteko gelak beste alde batetik).

Lau eta bost urteko tutoreak elkartu ginenean, txokoak geletan nola banatu adostu genuen eta kurtso bukaeran, materiala ondo aztertuko dugu: egokia den ala ez, bi eta hiru urteko geletan dagoen materiala ikusita ildo bat jarraitzea, ea aniztasunari erantzuten duten edo ez, material neutroa…Hemen lan handia daukagu, material asko daukagulako baina inolako logikarekin. 

Espazioaren antolaketari dagokionez gela bakoitzean egongo diren txokoak adostu ditugu:

  • 4 urteko gelan: Asanblada, arte txokoa, hizki txokoa eta esperimentazio txokoa.
  • 5 urteko gelan: Asanblada, matematika txokoa, Liburutegia, Jolas txokoa eta eraikuntza txokoa.

Eskolako gela guztiak oso handiak dira eta txoko bakoitzaren espazioa ederra izango da.

Zirkulazio libre honetan ikasleek erregistro taula bete beharko dute jakiteko ze txokoetatik pasatezen diren. Haiek izango dira txokoetako protagonistak eta guztiz askeak. Gure lana behaketan oinarrituko da. Bi astetan behin bilerak egingo ditutu espazio antelaketa berri hau ebaluatzeko. Ebaluazio hauetan behaketan lortutako datuak eta ikasleekin mantendutako elkarrizketak kontutan hartuko ditugu egin beharreko aldaketak egiteko.
Hau guztia hurrengo ikasturtean egiteko asmoa daukagu, baina orain, gela barruan zirkulazio librearekin hasi gara eta apurka-apurka erregistro taula betetzen ikasten hasi dira (hemen erregistro taularen argazkia):



Beste alde batetik, gaur egun ere material aldetik aldaketa batzuk egin ditugu. Liburutegi txokoa ez dute asko erabiltzen, eta haiekin hitz egin ondoren ondorioztatu dugu espazioa ez dela bat ere erakargarria. Beraz, espazioa aldatu dugu sofa hauek jarrita:


Oso motibatuta gaude aldaketa honekin eta pentsatutako aldaketa guztiak martxan jartzeko gogotsu!

Comentarios

Entradas populares de este blog

AURKEZPENA

DAFO