5 URTEKO GELA: ESPAZIOAREN ANTOLAKETA Hemen aurkezten dizuet gure 5 urteko gela! Apurka-apurka zirkulazio librean murgiltzen hasi gara! PLASTIKA TXOKOA Plastika txokoan material mordoa daukagu: errotulkiak, margoak, artaziak, puntzoia, tenpera... Iturria txokoan bertan daukagu materiala modu autonomoan garbitzeko. MATEMATIKA TXOKOA Txoko honetan, matematika lantzeko material manipulatiboa daukagu. HIZKUNTZA TXOKOA Hizkuntza txokoan letrekin jolasean ibiltzen gara: inprenta, arbel magnetikoak... ERAIKUNTZA TXOKOA Eraikuntzak egiteko material desberdina daukagu, gehien gustatzen zaiena kartoizko kutxekin ibiltzea da. Puskatzen direnean etxetik gehiago ekartzen dituzte, haiek arduratzen dira. JOLAS TXOKOA Jolas txokoan, jolas sinbolikorako materiala daukagu. Orain, laborategiko proiektua egiten hasi garenez, laborategiaren itxura hartzen hasi da! LIBURUTEGI TXOKOA
DAFO Hemen daukazue gure eskolaren inguruko hausnarketa DAFO tresna erabiliz. INDARGUNEAK - Eskola mailan lan egiten dugunon jarrera positiboa. - Irakasleon ideiak aurrera eramateko askatasun osoa. - Maila bakoitzeko lerro bakarra. - Gelak oso handiak eta materiala da. - Familien parte hartze handia. AHULEZIAK - Eskola mailan lan egiten duten gutxi batzuen inplikazio falta. - Geletan altzari asko, espazioa murriztuz. - Haur Hezkuntzako patioa, estalpean dagoena, oso txikia. - Formakuntzaren beharra hainbat arldeditan. AUKERAK - Eskola mailan espazioaren berrantolaketa egiteko askatasuna. - Formakuntza jasotzeko aukera desberdinak. - Familien laguntza espazioen berrantolaketa aurrera eramateko. - Haur Hezkuntzan zirkulazio librea egiteko aukera. ARRISKUAK - Irakasle gutxi batzuen interes falta. - Soberan dauden altzari guztiak gordetzeko espazio falta.
Comentarios
Publicar un comentario